1982tik...
![]() |
1982an dezenaka ikasle izatetik 90garren hamarkadan 500-eta edukitzera pasa ginen, Leioan ez ezik Euskal Herriko Unibertsitatean ere ibili garela jendea euskalduntzen. Horrela hainbat ikasturtetan zehar euskaltegi bat izan genuen Unibertsitatean bertan.
Gaur milurteko berrian sartu garenean gure ikasle kopurua jaitsi da, euskal gizartea, guri dagokigun neurrian, euskaldundu delako seinale. Euskalduntze lana fintzeko momentua heldu da: irakasleentzako eta Administrazioko funtzionarioentzako hobekuntza ikastaroak, teknologia berrien aplikazioa, alferrik ez baitira urteak pasa. Azken urteotan euskarak bilakaera itzela izan du, eta horren ondorioz bestelako beharrak sortu dira. Unibertsitatean jarraitzen dugu lanean, baina oraingoan euskaldundutako langileak lantokiko hizkeran eta idazkeran trebatzen, edota irakasle unibertsitarioei laguntzen, euskara maila horretaraino heldu baita. Garai berriak, pozteko modukoak.
Tartean, atzo eta gaur artean, hitzaldiak, mahai inguruak, txangoak, ikastaroak, tailerrak eta bestelako ekintzak: eskiatzen, dantzan, zaldiz ibiltzen... ikasteko; baina, noski, hau guztia euskaraz.